Euskara ikasi zenuen herri honi hezkuntza bere hizkuntzan emateko

Langile publiko euskaldunak ematen dio aukera-berdintasuna herritarrari ematen dion zerbitzuan. Harro nago zure ahaleginaz, Ama.

Galdetzen diot nire buruari (galdetuko nioke Idoia Mendiari) eta posible dudan Administrazio Publikoan lan egin eta espainola ez jakin. Edo jakingo ez banu bezala egin.

Datorrela herritar bat zerbitzu-eske, eta ea erantzun ahalko nion “barkatu, ez dut espainolik hitzegiten, niri euskaraz edo zoaz beste batengana”.

Nola ulertuko luke hori Mendiak? Inposizio gisa ala aukera-berdintasunaren izenean defendatuko luke nire jarrera?

Hegoaldeko euskaldunak transbertsalak gara Hego Euskadin, Iparraldekoak Ipar Euskadin diren bezalaxe. Prest gaude bertako hizkuntzan zein Estatu osoan ofiziala den hizkuntzan lan egiteko. Langile publiko euskaldunak ematen dio aukera-berdintasuna herritarrari ematen dion zerbitzuan.

Eta… gaur egun herritarrok aukera-berdintasun dexente zabala daukagu euskara ikasteko. Halaxe egin zuen gure amak (eta asko eskertzen du horretarako eman zioten aukera): gogor saiatu zen euskara ikasten, herri honi hezkuntza-zerbitzua bere hizkuntzan emateko gai izan zedin. Ama, harro nago zutaz.

1 Comment
  • WordPress iruzkingile bat
    Argitaratua: 10:15h, 09 November

    Epa, hau iruzkin bat da.
    Iruzkinak nola moderatu, editatu eta ezabatzen diren ikasteko, zoaz mesedez arbeletik eskuragarri dagoen ‘Iruzkinak’ pantailara.
    Iruzkingileen avatarrak Gravatar-etik datoz.